Zure surf eskola
Surfa irakasten 2004tik
Barinatxeko lehen Surf eskola.
La Salbaje Surf Eskola Barinatxe hondartzan (La Salvaje) sorturiko lehen Surf eskola da, eta 2004tik gabiltza.
Gure Eskola, Getxo eta Sopelako udalerrien artean dago. Sopela erreferentzia da surfaren munduan eta bi hondartza bikain ditu kirol horretan jarduteko.
Maila eta adin guztietarako surf-ikastaroak
Maila eta adin guztietarako surf-ikastaroak eskaintzen ditugu: taldeko ikastaroak, hastapen-ikastaroak, tarteko mailakoak, pertsonalizatuak eta partikularrak.
Talde oparoa dugu, 20 urteko esperientzia duten surf-irakasle tituludunez osatua (1. mailako eta 2. mailako surf-monitoreak)
Surfcamp-ak eta Surfa surfhouse-an ostatu hartuta
Moana Surf Camps-ekin batera surf eta multiabenturako kanpamentuak antolatzen eta kudeatzen ditugu. Era berean, haien bidez ostatua eta surf ikastaroak batera eskaintzen ditugu.
Eskolatik distantzia txikira, Eco Moana Surf Hosteleko instalazioak daude, jasangarritasun-irizpideetan eta irizpide eko-osasungarrietan oinarrituak, eta, hain zuzen, filosofia horrekin bat datozen instalazioak, jarduerak eta gastronomia eskaintzen dira bertan.
Metodologia eta filosofia surferra, aparteko ingurune batean.
Esperientzia luzeko metodologia eta gure jarduera garatzen dugun ingurune paregabe eta ikusgarriarekin bat datorren filosofia daude gure surf-ikastaro eta -eskolen oinarrian.
Urteetako esperimentazioaren bidez oso landuak dauden irakaskuntza-teknikak aplikatzen ditugu. Teknika horietan, kirol- eta ingurumen-alderdiak lantzen ditugu, olatuen ezagutza eta itsasoarekiko eta haren inguruarekiko errespetua landuz, kontserbazioak eta ekologiak markatutako filosofia bat oinarri.
Gure taldea
RICHARD GUMB
Jaioteguna: 1977/05/30
Herria: Getxo
Hondartza: Barinatxe-La Salvaje
Urteak surfean: 30
Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa, euskara eta frantsesa
JON SANGRONIZ
Jaioteguna: 1983/08/10
Herria: Getxo
Hondartza: Barinatxe-La Salvaje
Urteak surfean: 17
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara
JAVIER GONZÁLEZ (KOKO)
Jaioteguna: 1975/09/20
Herria: Getxo
Hondartza: Barinatxe-La Salvaje
Urteak surfean: 30
Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa eta euskara
BORJA MODENES REYES
Jaioteguna: 1994/03/31
Herria: Sopelana
Hondartza: Barinatxe-La Salvaje
Urteak surfean: 15
Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa eta euskara
MIGUE BORRERO
Jaioteguna: 1983/09/27
Herria: Conil de la frontera (Cadiz)
Hondartza: El Palmar
Urteak surfean: 18
Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa
JON BILBAO
Jaioteguna: 1981/01/09
Herria: Bilbo
Hondartza: Barinatxe-La Salvaje
Urteak surfean: 30
Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa, frantsesa eta euskara
MATTHEW METKOVICH
Jaiotze data: 1986/10/10
Biztanleria: Costa Mesa, Kalifornia
Hondartza: Barinatxe-La Salvaje
Urteak surfean: 20
Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa
Mendi “The Dog”
Leinu luzeko surflaria
Geure taldea ezingo litzateke osoa izan taldeko kiderik bereziena gabe, are gehiago, gure eskolaren irudia da. Barinatxeko lau hankadun surflarien tradizio luze batetik dator Mendi.
Ez du entrenamendu bakar bat ere galtzen, eta bainu bakoitzean behar ditugun indarra eta pilak kargatzeko energia ematen dizkigu. Mendi, handia zara, maite zaitugu!