Hobekuntzako ikastaroak

Maila ertain eta aurreratuentzako ikastaroak

Maila ertaineko surf-ikastaroak.

Aurrera egiten jarraitu eta surflari autonomoago bihurtu nahi dutenentzako maila egokia.

Maila honen funtsa izango da surfeko oinarrizko mugimenduak garatzen eta hobetzen jarraitzea, hala nola zutik jartzea, bottom turn, ponpaketa eta norabide-aldaketak.

Fase honetan, zuen maila eta ezaugarrietara hobekien egokitzen den materialaren inguruan aholkatuko dizuete irakasleek, eta arreta berezia jarriko da surfaren oinarrizko arauetan.

Tarifak

5 egun140€10 ordu
10 egun260€20 ordu
20 egun460€40 ordu

Helburuak

  • Helburu nagusietako bat izango da urautsira nola heldu ikastea eta olatuak aparra sortu aurretik hartzeko gai izatea.
  • Olatuak modu autonomo batean igarotzen ikastea (olatuaren azpitik pasatzen ikastea).
  • Funtsezko mugimenduak menderatzea, hala nola zutik jartzea, abiadura sortzeko ponpaketa eta norabide-aldaketak egitea.
  • Backside eta Frontside aritzeko gai izatea.
  • Ur barruko oinarrizko arauak eta lehentasunak errespetatzen ikastea.

Betebeharrak

  • 8 urtetik gora izatea
  • Gutxienez, 50 orduko hastapen-eskolak hartu izana (monitoreek baloratuko dute)

Maila aurreratuko surf-ikastaroak

Maila hau denbora bat surf egiten daramaten eta beraien teknika hobetu nahi dutenentzat dago pentsatua.

Zuei egindako grabaketak ikusi eta haiei buruzko zuzenketak adierazi ondoren, ohartuko zarete zeintzuk diren zuen akatsak eta nola konpondu.

Halaber, igerilekuan eta gimnasioan entrenamenduak gauzatuko dira itsasoaren egoera egokia ez denean, surfaren hobekuntzan bideratuta; hala ere, lehentasuna beti izango da itsasoan hobetzea. Kondizioak alde ditugunean, beste hondartza batzuetara mugituko gara zailtasun handiagoko olatuen bila, egoera zailagoetan geure buruarengan konfiantza irabazteko asmoz.

Tarifak

5 egun140€10 ordu
10 egun260€20 ordu
20 egun460€40 ordu

Helburuak

  • Urautsira heltzeko gai izatea edozein egoeratan.
  • Oinarrizko mugimenduak kontrolpean izatea, esate baterako take-off, botton-turn, ponpaketa erraz egitea…
  • Itsasoa modu egokian interpretatzea (olatu-erpinaren aukeraketa, olatuen aukeraketa, erpinean egoten jakitea)
  • Surf-teknikaren zuzentasunean zentratzea, zuzenketa-grabazioen eta ondorengo analisien bitartez
  • Parte meteorologikoak ulertzea
  • Beste hondartza batzuk ezagutzea

Betebeharrak

  • 8 urtetik gora izatea
  • Zure materiala izatea
  • Itsasoan erregulartasunez sartzea
  • Erpinera arazorik gabe heltzea