fbpx

Surf-ikastaro bat daukagu zuretzat

2004tik surf egiten irakasten gabiltza, maila eta adin guztietan.

Zuri ongien egokitzen zaizun surf-ikastarorik onena daukagu

Zure adinak ez du garrantzirik, ez eta zure trebetasunak edota zure egoera fisikoak ere; zure mailara egokituko den surf-ikastaroa daukagu.

Egin behar duzun gauza bakarra da ikastaroaren iraupena aukeratzea eta data eta ordutegia finkatzea zure surf-klaseekin hasteko. Zure ezaugarrien arabera ongien egokitzen zaizun taldea bilatuko dizugu.

Zure ardura bakarra izango da surfarekin gozatzea eta esperientzia paregabe eta ezberdin bat bizitzea, aditu baten laguntzarekin.

Aukeratu zure surf-ikastaroa.

Taldekako surf-ikastaroak

Ikasi surfean gure hastapen ikastaroen bidez, modu kontrolatuan, Sopelan.

Ikastaro horien helburuak honako hauek dira: arraun egiteko teknikak ikastea, taularen gainean zutunik jartzea eta berotze-ariketak eta luzaketak modu erraz eta dibertigarrian egiten ikastea.

Klase partikularrak

Ikasi edo hobetu zure surfa Sopelan irakasle partikular batekin edo, bestela, talde murriztuan, banan banako jarraipenarekin, etekin handiagoa lortzeko.

Neurrira egindako surf-ikastaroetan zuk aukeratzen dituzu zenbat ikaskide izango dituzun. Ordu batetik hamar ordura bitarteko ikastaroak antolatu ditzakezu, bakarrik, zure bikotearekin, zure lagunekin…

Surf-ikastaroak ingelesez

Surf-ikastaroak ingelesez, irakasle natiboekin; bost eguneko ikastaroak dira, astelehenetik ostiralera, bi orduko iraupeneko klaseekin.

Ingelesez emandako surf-klaseak praktikoak eta atseginak dira, surfaren eta haren inguruko informazio eta komunikaziora bideratuak.

Jarduera erregularra Getxoko Udalarekin

Getxoko Udalarekin elkarlanean aritzen gara udalerri horretako turismo-eskaintzan surf-jarduera erregular bat gehitzeko.

Hitzarmen instituzional horren bidez, zona horretan kirolarekin lotutako esperientzia turistikoak bilatzen dituzten pertsona guztientzat surf-klaseak hartzeko aukera bermatzen dugu.

Desgaitasuna duten pertsonentzako ikastaroak

URTE OSOAN, %33ko gutxieneko minusbaliotasuna duten pertsonentzako ikastaroak egiten ditugu, administrazio eskudunak aitortuak, gutxieneko pertsona kopururik behar ez dutenak, baina banaka eman daitezke.