Eguneko kanpamentua

/Eguneko kanpamentua
Eguneko kanpamentua2019-05-15T21:17:36+00:00

Eguneko Surfcampa-Hastapenak surfean

Ekainaren 24tik irailaren 6ra

Eguneko Surfcampa udako hilabeteetan lan egiten duten eta bere seme-alabei surfaz gozatzeko aukera eman nahi dieten gurasoentzako pentsatutako surf-kampamentua da. Surf jardunaldiak goizez egingo dira, astelehenetik ostiralera.

Eguneko surfcampak 5 egun irauten ditu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Egun horietan, surf-orduak eta ingurumenari buruzko kontzientziazioa uztartzen ditugu.

Kanpamentuaren lehentasuna ahalik eta surf-ordu gehien egitea da, baina eguraldi-baldintzak surfean jarduteko egokiak ez badira, beste zenbait jarduera egingo ditugu: surf-skate, ingurumenari buruz kontzientziatzeko lantegia, segurtasuna eta uretan nola jardun lantzeko hitzaldiak, jolasak hondartzan…

Gure eguneko surf-kanpamentuan, beharrezko material guztia guk jarriko dugu, eta istripu-asegurua eta hamaiketakoa (fruta, bokata eta ura) barne daude.

Ordutegia:

8:30etik 9:00etara surf-eskolara heltzea
9:30etik 11:00etara surf-ikastaroa
11:00etatik 11:30era atsedenaldia
11:30etik 13:00etara surf-ikastaroa
13:30etik 14:30era etxera buelta

Prezioa: 185€

(Uribekostan eta inguruetan garraiorako aukera dago)

Erreserbatu online

Edo bidali galdera bat



Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.