Bitarte mailako surf ikastaroak

Surfer autonomo bilakatzearen helburuarekin beraien aurreratze eta progresioa jarraitzean interesaturik dauden surflari guztiei zuzendutako maila. Ikastaro honetan surfaren oinarrizko maniobrak garatzen eta hobetzen saiatuko gara: zutik jartzea, bottom turn, ponpatzea edo norabide aldaketak, besteak beste.

Etapa honetan norberaren maila eta ezaugarriei hobeto egokitzen den materialaren gaineko aholkuak jasoko dituzue eta arreta berezia jarriko zaio surfaren oinarrizko arauei.

HELBURUAK

  • Helburu nagusietariko bat urautsira nola sartu eta hautsi gabeko olatu bat nola hartzea izango da.
  • Olatuak modu autonomo batean pasatzen ikastea (olatuak ziztatzeko teknika)
  • Zutik jartzea bezalako maniobrak menperatzea, ponpatzea abiadura sortzeko eta biraketak (norabide aldaketak)
  • Backside eta frontside moduan surfeatzen gai izatea
  • Ur barruko oinarrizko arauak eta lehentasun arauak ikastea

BALDINTZAK

  • 8 urtetik aurrera
  • Gutxienez hastapen ikastaroan 50 ordu egin izatea (irakasleek balioztatuko dute)

Prezioen taula egunez egun

(12 IKASLE TALDE BAKOITZEKO GEHIENEZ) GARRAIOA AUKERAN

5 egun

135,00
  • 10 ordu

7 egun

175,00
  • 14 ordu

10 egun

235,00
  • 20 ordu

15 egun

325,00
  • 30 ordu

20 egun

410,00
  • 40 ordu
  • Goizeko ikastaroak astelehenetik ostiralera soilik egingo dira
  • Klase guztiek bi orduko iraupena ute
  • Ikastaro guztiek dute barne materiala + taula + neoprenoa + erantzunkizun zibil eta istripuetarako asegurua
  • Ikastaro ordua baino 15 minutu lehenago eskolan egotea gomendatzen da