Hobekuntza ikastaroak

Ikastaro hauen helburua surfari buruz dugun ezagutzan aurrera egitea eta hobetzea da.

Ikasleen interesen araberako hainbat alderdi landuko ditugu, interes jakin horietara ahalik eta gehien egokituz, kirol honen ikaskuntzan laguntzeko.

  • Uretan autonomoak eta arduratsuak izaten irakatsiko diegu ikasleei.
  • Zenbait hondartza eta haien baldintzak ezagutuko ditugu.
  • Akatsak zuzentzeko hainbat modu landuko ditugu.
  • Materialari buruzko aholkuak emango ditugu (taulak, neoprenozko jantziak…).
  • Uretan jarraitu beharreko oinarrizko arauak irakatsiko dizkiegu.
  • Zuzenketak egingo ditugu bideo-saioen bidez.
  • Lehiaketa munduan barneratuko ditugu ikasleak.

Ikastaroak hilabete bateko iraupena dute, eta astean behin edo bitan emango dira eskolak. Saio bakoitzak 2 orduko iraupena izango du gutxi gorabehera.

Diego González eta Garazi Sánchez irakasleek emango dituzte hobekuntza ikastaroak.

2 saio astean > 120 euro hilabetean

1 saio astean > 80 euro hilabetean