2004tik surfa irakasten

La Salbaje surf Eskola Barinatxe hondartzako (La Salvaje) lehen surf-eskola da, eta 2004. urtetik dihardu surf-eskolak antolatzen Billabongen babesarekin.

Eskola Sopela herrian dago, surfaren munduan erreferentzia den herria. Sopelak bi hondartza zoragarri ditu kirol hau praktikatzeko.

Hainbat mailatako ikastaroak eskaintzen dira: hastapen-ikastaroak, erdi-mailakoak, pertsonalizatuak eta partikularrak.

Proiektuan 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten surf-irakasleek parte hartzen dute, tituludunak (1. eta 2. mailako surf-monitore tituluak).

5 urte daramatzagu Moana Surf Hostelekin elkarlanean. Elkarrekin surf- eta multiabentura-kanpamentuak eskaintzen ditugu Moana Surf Hosteleko instalazioetan: ostatu hartzeko eta hainbat jardueraz gozatzeko leku ezinhobea.

Irakaskuntza-teknika berriak garatzen ditugu, bai kirol-mailan bai ingurumenarekin lotutako gaietan. Gure asmoa da jendeak itsasoa, itsaslasterrak eta itsasoaren arriskuak ezagutzea, eta, era berean, itsasoa errespetatzen ikastea, ahaztu gabe surfa arrisku-kirol bat dela.