Adingabeentzako eta helduentzako surf-kanpamentuak

Kanpamentuak dira aire libreko kirola eta elkarbizitza uztartzeko modurik onena. Surfa, maite dugun kirola, praktikatzeaz harago doan esperientzia bat da. Gure surf-irakasleak eta gure denbora libreko monitoreak titulu ofiziala duten adituak dira, eskarmentu handikoak kirol honetan. Gure instalazioek ez dute aurrekaririk Estatuan eta gure kanpamentuak esperientzia ahaztezina izateko diseinatuta daude.

Kokapena

Kanpamentua euskal mendietan kokatuta dago, baina Sopelako hondartzatik 5 minututara (bertan hartuko dituzte surf-eskolak) eta Bilbo hiriarekin zuzenean konektatzen duen metro geltokitik 1,3 km-ra.

Instalazioak

10.000 m2-ko lorategi pribatua, hamaka-gunea, arku-tiroa, igerileku estalia eta klimatizatua, egongela, kanpoan proiekzioak egiteko 3,5 metroko pantaila, ping-pongeko mahaia, skatepark pribatua eta logela handiak.

Kanpamentuko jarduerak

Maila guztietako surf-eskolak (14 ordu) beharrezko material guztiarekin kanpalekuak irauten dituen 8 egunetan, mantenu osoko erregimenean.

Skateboard eta Longboard eskolak, kultur bisitak, aire libreko udako zinema, barbakoa, bisita gidatuak Bilbora, Getxora eta Armintzara, arku-tiroa eta yoga-eskolak.

KONTSULTAK ETA ERRESERBAK
INFO + PDF HELDUAK
INFO + PDF ADINGABEAK