DANI ALONSO ETA LETICIA CANALES ONENAK MUNDAKAN
SAN MIGUEL EUSKAL SURF ZIRKUITOA
Open kategoriko finala benetan ikusgarria suertatu da.
Dani Alonsok itzel ekin dio txandari lehenengo 10 minutuetan 17 puntuko konbinaketa lortuz.
Erantzuna Ander Mendiguren eta Nacho Gonzalezen eskutik etorri da, azken honek tutu itzel bati esker 9,30 puntu lortuz.
Dani Alonsok 9ko bati esker bere puntuaketa hobetzea lortu du.
Nacho Gonzalezek, 3 tutuko olatu itzela burutzea lortu du baino ez du behar adinako puntuaketa lortu azkenean bigarren sailkatuz.
Ander Mendigurenek olatu bikainak burututa 3. sailkatzea lortu du. Ander Ederra eta Iulen Elkoro ere bikain aritu dira azken honek azken olatuan 4. postua Ander Ederrari lapurtuz. 6. Postuan Txaber Trojaola sailkatu da txanda ona burututa.
Emakumezkoek ikaragarrizko ausardia erakutsi dute Mundakako olatu handietan. Leticia Canales txanda hasieratik hasi da gogor 7 puntuko olatua burutuz. Ariane Ochoak eta Maria Ortiz saiatu dira aurre hartzen baina Leticiak beste 6,5 puntuko olatu batekin txapela eskuratu du. Ariane 2. sailkatu da eta Maria 3. Andrea De La Mora eta Noa Iturripeak ez dute gehiegi asmatu 4. eta 5. sailkatuz.
SAILKAPENAK
OPEN
1- DANI ALONSO
2- NACHO GONZALEZ
3- ANDER MENDIGUREN
4- IULEN ELKORO
5- ANDER EDERRA
6- TXABER TROJAOLA
Neskak
1- LETICIA CANALES
2- ARIANE OCHOA
3- MARIA ORTIZ
4- ANDREA DE LA MORA
5- NOA ITURRIPEA